DBH

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (12-16 urte)

Orain arte ikasitako guztia praktikan jartzeko garaia iritsi da: orain arte landutako abileziei esker gure ikasleek aukera dute hainbat diziplinatan dituzten ezagutzak handitzeko eta zabaltzeko: hizkuntzak, zientziak, matematika, informatika, ingurua, erlijioa, artea, fisika…

Garaia da, baita ere, autonomia, planifikazio, esfortzu eta lan pertsonaleko praktikak eta prozedurak aplikatzeko. Lehenengo “aukerak” egiten dira etapa honetan eta etorkizun profesionala eta soziala erabakitzeko prozesuan laguntzen diegu ikasleei.

Ikasten ikastea” eta modu kooperatiboan ikastea” bermatzea bilatzen duten proiektuekin osatzen da gure curriculuma. Horrela, neska-mutilak beren prozesuaren protagonista bilakatzea nahi da, eta irakasleak ikasleen eta ezagutzaren arteko bitartekari izatea.

Tutoretza harremana irakaslea-ikaslea-taldea-familia arteko erlazioen ardatz nagusia da. Banako nahiz taldeko jarreren inguruan hausnartzera eta esperientziak partekatzera bideratutako momentuak eta ekintzak indartzen eta baloratzen dira.

Gazteen hezkuntza integralari erantzuna emateko aisialdi eta hirugarren eta laugarren munduarekiko sentsibilizazio talde ugari ditugu.

Berrikuntza programak: Crea, Irati, Hara eta Sein dira.

Behar guztiei erantzuten saiatuz egiten dugu lan, Oinarrizko Ikasketa Programak burutuz, gelak banatuz eta laguntza gelak eskainiz, sentiberatasun eta gertutasunez arituz.