Ikasturte berria, jantoki berria

La Salle Zumarragako ikastetxea beti zerbitzu hobeagoak eskaintzeko lanean ari da, eta hain zuzen ere hori izan da gure azkeneko erronka, jangelaren berrikuntza. Tokiz aldatu dugu eta gaurtik aurrera, hau da irailaren 6tik aurrera, DBH bigarren zikloko eraikinaren azken solairuan izango dira gure menuen partekatzea.

Zonalde honek argitasun eta toki gehiago dauka, gaur 80 pertsona bazkaltzeko aukera baitu. Familien erosotasunean pentsatzen, uztailean hasi ziren bertako berritze lanak eta ikasturte berriaren hasierarekin bat amaitu, klaseko lehenengo egunetik ate irekiak eta zerbitzu normalizatua eskaini ahal izateko. Orain gela zabalago batean bazkaldu ahal izango dute zuen seme-alabek eta mugikortasun arazoak dituzten ikasle eta langileak ere arazorik gabe igoko dira jangelara, bertan igogailua baitago.

 

On egin guztiei!