IGEn Batzarra

Atzo ospatu zen IGEren asanbladan puntu ezberdinak ikusi ziren, partaideak, 2018an egindako ekintzak eta 2019an egin beharrekoak. Kontuen egoera eta 2019ko aurrekontuak ez ezik, ematen diren dirulaguntzei ere erreparatu zioten. Aurtengo familien kuota berdin mantenduko da: 20 euro. Gauza horiek guztiak onartuak izan ziren.

Aditzera eman behar da aurten partehartzaile berriak daudela eta taldeak funtzionatzen duela. Jadanik egindako ekintzen artean, Belenen montaketa, San Tomas eguneko txistorra pintxoak eta Gabonetako hamaiketakoa izan ziren nabarmenenak. 

Denek, eskatzen zaizkien ekintzetan parte hartzeko ilusio handiz jarraituko dutela diote, ikastetxearen ikasleen hezkuntza osatzeko prest.

Milesker beti hor egoteagatik!