Euskaraz aritzeko ekimena

Euskaraz aritzeko ekimena

Urretxu-Zumarragako Udalak eta Urtxintxak, “Parketarrak” izeneko egitasmoa jarri dute martxan. Egitasmo honek, kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu. Horretarako, azaroaren 7an Urretxun (Barrenkale kaleko parkean), azaroaren 14an Zumarragan (Zelai Arizti plazan) eta azaroaren 21ean Zumarragan (Izazpi auzoko parkean) jolas dinamizatzaileen laguntzaz, jolas saioak burutuko dira. Hauek dira burutuko diren programak:

 

ZABU ZIBU: 17:00-18:00etara 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat

Haurrek parte hartu ahal izateko, heldu batekin etorri behar dira.

TXIRRINTXON: 18:00-19:00etara; 6-9 urte bitarteko haurrentzat.

Anima zaitezte!