Zerbitzuak:
Ordutegiak:
Idazkaritza:
Ezagut gaitzazu:
Nor gara:
Gure txikiei lehen pausoak ematen laguntzen diegu eta haien beharrak eta aukerak kontuan izaten ditugu. 0-6 urte bitarteko epea oso garrantzitsua da pertsonaren garapenerako, urte horietan baitu iragazkortasun handiena.
Hori guztia inguru berezi batean lantzen da, non elkarrekin jorratzen diren alderdi kolektiboa eta indibiduala, ludikoa eta formala, berezkoa eta zuzendua. Azken batean, etapa honetan helburua da ikasleek baliabide egokigarriak eta autonomía izan dezatela biziko duten ziklo berriari aurre egiteko eta nortasun baloreetan hezteko.
Hezkuntza maila honetan aplikatzen diren berrikuntza-programak: Ulises, Krea, Hara.
Hezkuntza Proiektua:
La Salle Legazpik La Salle Ikastetxeen hezkuntza-proiektuak gauzatzen ditu, baina era berean, bere identitate propioa finkatu du, ikasleen premiaketa ingurugiroa kontuan hartuz.
Gure Hezkuntza-proiektua dokumentu irekia, gaurkotua, bizia eta malgua da, inguratzen gaituen errealitatea bezala. Gure profesionalak informatuta eta koordinatuta daude, haurraren garapen egokia sendotzeko eta ondorengo ikasketen arrakasta bermatzeko.
2 URTEKOEN GELA:
Hezkuntza etapa honetan aplikatzen diren programak: Ulises, Irati, Hara
2 urteko ikasleentzat, Ulises izeneko laguntza goiztiarreko metodoa erabiltzen dugu, beste La Salle ikastetxeekin koordinaturik.
Ulises estimulazio goiztiarreko programa da, eta helburu hauek ditu:
Gure ikasketa-metodoa ikusmen, entzumen, irakurmen eta ezagumen-loturan oinarritzen da. Adimen-bit batzuek osatzen dute metodoa: haurrari ezagupen berriak ematen zaizkio gaika antolaturik dauden argazki batzuen bidez.
Estimulazio motorraren alorrean, psikomotrizitate-zirkuitoak egiten ditugu haurrak bere gorputza kontrolatzen ikasi eta lateralitate egokia gara dezan.