Irakurketa eraginkorra

Irakurtzearen jolasa

Hizkuntza-berrikuntzen helburua da irakurle eta idazle aktiboak, ondo trebatuak eta helduak heztea.

La Salle ikastetxeetan bereziki sortutako aktibitate ezberdinekin, lehenengo hezkuntzako 3.mailatik gora neska-mutilek irakurketa eraginkorrean lehenengo pausuak ematen dituzte, hain onuragarriak direnak edozein testuinguruan. Kurtsoz kurtso joan ahala ikasleek testu bakoitzari behar den irakurketa egiten ikasten dute, abiadura onean eta, noski, ulermen maila ezin hobearekin. Irakurketa Eraginkorrak adimenezko lan teknika bereziak erabiltzen ditu, modu berezian bultzatu eta lantzeko: ulermena, intuizioa, abiadura, ikusmen-trebetasuna, oroimena, aurrerapena, etab.

Gure ikastetxean, euskara eta gaztelania koadernotxo klasikoak erabiltzen ditugu, baina azkeneko teknika digital modernoak ere. Irakurketa eraginkorra egunero lantzen da 10-15minututan, ikasleek kapitulu bat irakurtzen dute eta mota desberdinetako ariketak burutzen dituzte, ulermena, irakurketa teknika, hiztegia, oroimen eta ikusmen azkarreko ariketak, besteak beste.