2018, Maiatza

IKASLEEN ESKULAN ETA PROIEKTUEN ERAKUSKETA

Artea, logika, zientzia eta sormena uztartuta, La Salle Legazpiko ikasleek urtean zehar egindako eskulan eta proiektuak ikusgai jarri dituzte Zelai Ariztiko erakusketa aretoan. Ikasleek agerian utzi dute material birziklagarriekin eta bestelakoekin zer nolako altxorrak egin ditzaketen eskuz. Ikusteko koloretsua eta erakargarria izateaz gain, proiektu bakoitzaren atzean arteari, naturari edo zientziei loturiko gai bat dago sakontasunez landuta.

2018, Maiatza

BIDE HEZKUNTZA, BIZITZARAKO HEZKUNTZA

Eskubideak aldarrikatzeak betebeharrak ere nor bere gain hartzea dakar. Horrela izan beharko luke behintzat. Horixe da Haur Hezkuntzako umeek ikasi dutena arau jakin batzuk adostuz ikastetxean dituzten “ibilgailuak” ez daitezen liskar-iturri izan. Triziklo, patinete eta motorrak partekatzea ematen duena baino zailagoa izan daiteke. Haserreak eta negarrak saihesteko, arazoari konponbidea bilatu die modu praktiko eta eraginkorrean.

2018, Maiatza

EMANDAKO BIHOTZ BAT TAUPADAKA DUTENEN BIZIPENAK

DBH3ko Elene Albisuak, Iker Ruedak eta Iñaki Castillok gonbidatua, ATCORE-Euskadiko Bihotz eta Birika Gaixoen eta Transplantatuen Elkarteko presidentea den Josean Arteaga izan da ikastetxean. SEIN proiektuaren baitan, ikasle taldeak bihotz artifizialen mundua eta elkartasuna uztartu nahi izan ditu, hurbiletik ezagutuz, dioten bezala “donazioekin  bizitzak salbatzen direlako“.

2018, Apirila

LIBURUARI OMEN

Ikasleek liburuari omenaldi ederra egin diote Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira. Irakurketaren plazerra deskubrituz ospatu dute eguna. Liburuak trukatu eta Udal Liburutegia ere bisitatu dute bertako zerbitzuak ezagutzeko.

2018, Apirila

IKASLEAK MERKATARITZA TXIKIAREN SUSTATZAILE

La Salle Legazpiko ikasleak merkataritza txikiaren babesle sutsu bilakatu dira Bi-Tartean- Urretxu eta Zumarragako Merkatarien Elkartearekin elkarlanean. SEIN programaren baitan, DBH4ko ikasle talde batek merkataritza txikiaren inguruko azterlana egin du ikasturte honetan zehar, komertzioak dituen ahuldade eta indarguneak ikusi eta indartzeko estrategia posibleak landuz. Lana borobiltzeko gynkana bat antolatu dute ikasleek.

2018, Apirila

ANAI ROBERT SCHIELER, LA SALLEKO ANAIEN ANAIBURU OROKORRAREN BISITA ESPAINARA

Anai Robert Schieler, La Salleko Anaien Anaiburu Orokorra, apirilaren 8tik 21era Espainian izango da bisita pastorala egiten, bere helburuen arteko bat izanik Espainia eta Portugalen La Sallek hezkuntza misioarekin duen konpromisoa ezagutzea. Anai Robert Schieler-en bisita pastoral hau, munduan La Sallek bizi duen errealitatea ezagutzeko Anaiburu Orokorrak Anaidiko Kontseilari Orokorrekin batera egiten dituen bisitetako bat da.

2018, Martxoa

DONOSTIAKO AQUARIUMERA BISITA IRUDITAN

LH1 eta 2ko haurrak Donostiako Aquariumera egin zuten txangoa justu Aste Santuko oporrak hartu aurretik. Ikasgelan “Baleak arrainak al dira?” proiektua landu zuten eta lanaren osagarri gisa egin dute irteera. Akuarioa ikusgarriaz gozatzeaz gain, Gipuzkoako itsas historia ezagutzeko balio izan die bisitak. 

2018, Martxoa

SALLETOUR EDO MUNDUARI BUELTA, MMENTUAK, BANDERAK, MONETAK ETA OHITURAK EZAGUTZEKO

Astebetez, LH1eko umeek munduari buelta eman diote landutako proiketuaren bidez eta Julio Verneren  “Munduari bira 80 egunetan” nobelan oinarrituta. Herrialde ezberdinetara egin dute jauzi, kontinente ezberdinak ukituz. Abenturak iraun duen bitartean, monumentuak, banderak, jakiak, jantzi tradizionalak, hizkuntzak, monetak eta ohiturak ezagutu dituzte.

2018, Martxoa

"AITATXO HAURDUN DAGO!", HAURDUNALDI PROZESUA ETA FAMILIA EREDU EZBERDINAK EZAGUTZEKO PROIEKTUA

“Aitatxo haurdun dago!”  da LH2ko ikasleek Aste Santuko oporrak hartu aurretik landu duten azken proiektua. Irakasleen hitzetan, haurra partaide aktibo egin dugu: haurdun dagoenaren paperean jartzeaz gain, bikote nahiz familiako partaideen rolean murgildu dira”. Proiektuaren helburua haurrek euren kabuz ume bat amaren tripan astez aste nola garatzen doan ikustea izan da. 

2018, Martxoa

IKASLEEK ZUHAITZAREN EGUNEAN HARTU DUTE PARTE

LH-ko 4. eta 5. mailako ikasleek Zuhaitz Egunean parte hartu dute, gure ikastetxean ohitura den bezala. Zumarragako hilerri ondoko zelaian zuhaitz ezberdinak landatu dituzte. Zuhaitz Egunaren helburua da belaunaldi berriak printzipio integraletan heztea, basoen garrantzia aintzat har dezaten. Haurrek, gainera, landatutako zuhaitzean euren izena jartzeko aukera dute, bakoitzak jarraipena egiteko gero. Behin zuhaitzak landatuta, mokadutxoa eskaini zien Zumarragako Udalak parte hartzaileei.

2018, Martxoa

"GUSTURA NONAHI" PROIEKTUA, KANPOTIK ETORRITAKO IKASLE BERRIAK ONDO SENTIARAZTEKO DEKALOGOA

Urtero etortzen dira gure ikastetxera ikasle berriak euren bizitzako sasoi berri bati ekiteko ilusioarekin. Batzuk urrutitik oso, maleta egin, jaioterria utzi eta ezezaguna bezain arrotza den toki batera bizitzera joatean ematen duen mina begietan gorde ezinik. Beste batzuk hurbilagotik iristen dira hamaika arrazoi tarteko. Bakoitzak bere istorioa du. LH3ko ikasleek Gustura nonahi lelopean: praktika onen dekalogo bat egin dute La Sallera datozen ikasle berriak ondo sentitu daitezen. 

 

 

2018, Martxoa

"KONBORI", JAPONIAKO ARTEA ETA KULTURA EZAGUTZEN

“Olatu erraldoi batek Naoki jaioberria Taroren txalupara eraman zuen. Zazpi urte igaro ostean, Naokik oso txikia izaten jarraitzen du. Hazteko, ozeanora bueltatu beharko du? Zilar koloreko arrain zoragarri batek emango dio erantzuna…” Hokusai artistaren “Olatu handia” koadroan inspiratutako ipuina abiapuntutzat hartuta, LH4ko ikasleak Japoniako artean eta kulturan murgildu dira. “Koinobori” lelopean landu dute proiektua. 

2018, Martxoa
MEXIKO, NATXO ETA GUAKAMOLE ZAPOREAREKIN

Geurea ez den beste kulturak ezagutzeko modurik hoberena munduan zehar bidaiatzea da. Baina hori posible ez denez beti, La Sallen iturriak eta baliabideak bilatzen saiatzen gara gure ikasleek beste herrialdeetan aurki dezaketenaren ideia bat egiteko. Oraingoan, 4 urteko ikasleek Mexikora gerturatzeko parada izan dute, hango hainbat gauza ikasiz, Atlantikoaren beste aldean oinak jarri ere egin gabe eta natxoak guakamolearekin dastatuz.

2018, Otsaila

INKEN BIZITZA EZAGUTZEN, EGUZKIAREN HERRIA

HHko umeak Ameriketako inperiorik handiena eraikitzea lortu zuten inken bizitza nolakoa zen ikasten ari dira. Ikasgelan, haurrek inken inguruko hamaika gauza ikasi dituzte. Lastozko sabaia zuten harrizko txaboletan bizi zirela, nola janzten ziren, patata, artoa eta kalabaza lantzen zituztela, “quinoa” sakratutzat zutela, ale guztien ama, edota dirurik maneiatzen ez zuten arren bide ederrak eraikitzen ondo zekitela.

2018, Otsaila

BIHOTZ - ARNASEKO GELDIALDIETAN ZER EGIN IKASTEN

DYAren arabera, frogatuta dago geldialdi kardiakoaren ostean, igarotzen den minutu bakoitzeko bere onera bueltatzeko aukerak %10 murrizten direla. Horregatik, hil ala bizikoa da lehenbailehen suspertze teknikak praktikan jartzea. Horren jakitun, La Salle Legazpiko irakasleek atzo formakuntza saioa izan zuten DYAko boluntarioekin.

2018, Urtarrila

JANGELA BERRIA ETA ERABILERA ANITZEKO GUNE BERRIA

La Salle Legazpik berrikuntza nabarmena egingo du bere instalazioetan datorren ikasturteari begira.

2018, Urtarrila

KLARIONA ETA KANIKAK DESKUBRITZEN, BETIKO JOLASAK

Zertan jolasten ziren gure gurasoak edota aitona-amonak kontsolarik, ordenagailurik eta tabletarik existitzen ez zirenean? Tekleatzeko eta klikatzeko ezer ez zegoenean? Haur Hezkuntzako neska-mutilak horixe ikertu behar izan dute, euren kabuz erantzuna bilatu eta praktikan jartzeko.

2018, Urtarrila

DENOK TXAPELDUN!

Lehen Hezkuntzako 1go eta 2.mailako ikasleak animalien erreinuan murgilduta egon dira, ikusiz eta ikasiz nola ugaltzen diren, bibiparoak edo obiparoak diren, ornodunak edo ornogabeak... leopardoen, baleen, kanguroen, tigreen, elefanteen, untxien eta beste hamaika animalia motaren ezaugarriak ikasten aritu dira.

2018, Urtarrila

HAMAIKETAKO OSASUNTSUA JOLASORDURAKO

Proiektu bidezko ikaskuntza testuinguru berria aurrera eramatean, ikasleek erronka edo arazo baten aurrean irtenbidea bilatu behar dute, euren kabuz prozesuan zehar ezagupenak eta konpetentziak eskuratzeko. Lehen Hezkuntzako 3 eta 4. mailako ikasleek "ON EGIN!" proiektua garatu dute. Ekimenaren helburu nagusia neska-mutilek eskolara hamaiketako osasuntsua ekartzea da.

2018, Urtarrila

ATE IREKIAK URTARRILAREN 20AN

La Salle Legazpi ikastetxeak Ate Irekiak antolatu ditu urtarrilaren 20rako, larunbata, familia berriei bertako hezkuntza proiektua eta instalazioak ezagutzera emateko asmoz.

2018, Urtarrila

GIZAKATEA EGINGO DU IKASTETXEAK BAKEAREN EGUNEAN

Ikasleek La Salle Legazpi ikastetxea inguratuko dute gizakatea osatuz "Errefuxiatuen alde" lelopean. Gainera, horma-irudiak jarriko dira jolastokian eta familiek ikusteko aukera izango dute.

2017, Abendua

IKASLEEK EGINDAKO JAIOTZEN POSTALEN ERAKUSKETA

La Salle Legazpi ikastetxeko neska-mutilek egindako jaiotzen eta postalen erakusketa dago ikusgai Zelai-Arizti Kultur Etxean. 

2017,  Abendua

EUSKAL MUSIKAGINTZAREN TRANSMISIOA

DBH4ko ikasleek "Baga, Biga, Higa" ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dute euskal musikaren historiari gainbegirada bat emanez Mikel Markezekin eta Eñaut Elorrietarekin. 

2017, Abendua

"HONDAKINAK KITTO!" KANPAINAN HARTU DUTE PARTE DBH3KO IKASLEEK

Sasieta Mankomunitateak abian jarritako "Hondakinak Kitto!" kanpainan parte hartu dute DBH3ko ikasleek. "Ba al dakigu zenbat hondakin sortzen dugun?, Gure hondakinak egoki sailkatzen al ditugu?

2017, Abendua

GOSARI OSASUNTSU BATEN GARRANTZIA

DBH 1eko neska-mutilek gosari osasuntsu bat nola egin ikasteko aukera izan dute.

2017, Abendua

LIBANOKO SIRIAR ERREFUXIATUEKIKO ELKARTASUNA

 Aurten, postalen gaiak benetako drama batera garamatza. Libanon dauden siriar errefuxiatuen errealitate gordinera, alegia. La Salle Legazpil elkartasuna adierazi nahi die Fratelli proiektuan parte hartuz.

2017, Abendua

LA SALLE LEGAZPIK ARNASA EMAN NAHI DIO EUSKARARI

Urtero abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Eguna tarteko, La Salleko ikasleek euskarari babesa erakutsi nahi diote aste honetan. Gure hizkuntzari arnasa eman nahian, eta jakinik euskarak urteko 365 egunetan behar dituela hiztunak, hainbat jarduera antolatu dira aipatu eguna ospatzeko. 

2017, Azaroa

UDAZKENA BIZI - BIZIRIK

Ikasleek aste honetan bizi dugun urte sasoia ospatu dute eta kantuekin erritmoa jarriz, hosto lehorrak bilduz, eskulanak eginez eta gaztaina erreak janez egin dute. Eskerrik asko Nazario Anaiari, Felix Anaiari eta guraso eta aittonei egun hauetan ikastetxera udazken, hosto lehor eta gaztain erre usaina ekartzeagatik. Udazkena bizi-bizirik.

 

 

2017, Azaroa

INDARKERIA MATXISTAREN AURREAN, #DenokZu GARA.

La Salle Legazpik bat egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak abian duen DenokZu sentsibilizazio kanpainarekin, "indarkeria matxistaren aurrean, denok bat" garelako.

 

2017, Azaroa

80 URTETIK GORAKOEI EGINDAKO OMENALDIA

La Salleko ikasleek bideo bat egin dute omenduak elkarrizketatuz.

 

 

2017, Azaroa

HONDAKINAK: MURRIZTU, BERRERABILI, BIRZIKLATU!

La Salle Legazpiko ikasle eta irakasleok ingurumenaren sostengarritasunarekiko konpromisoa dugu. Oraingoan, hondakinen gaia jorratu dute ikasleek.

2017, Azaroa

NALAYA SEDANO ETA SHEILA MORENO: "GO, LEARN AND ENJOY"

Nalaya Sedanok eta Sheila Morenok hiru asteko egonaldia atzerrian egiteko pagotxa izan dute pasa den udan. Eusko Jaurlaritzak hizkuntzak ikasteko bekadunei eskaintzen dizkien plaza bana lortu dute.

 

 

 

2017, Azaroa

TOP@DIPC- ZIENTZIAREKIN SOLASEAN!

La Salle Legazpiko DBH4ko ikasle talde batek Donostia International Physics Center-ek antolatzen duen  top@DIPC-Zientziarekin Solasean! egitasmoan hartu du parte.

 

 

2017, Urria

LA SALLE SASKIBALOI TALDEA

Zumarraga eta Urretxuko lehenengo federatutako saskibaloi taldea gure ikastetxean sortu zen, La Salle Legazpin.