Begi bistaz ikasi

Irudi batek hamaika hitz baino gehiago balio du esan izan ohi da. Eta Visual Thinking edo ikusmen pentsamendua erreminta berria deskribatzeko esaldirik aproposena. Klaseak emateko tendentzia eraldatuta dagoen garai honetan, non ikasleak haien ikasketa prozesuaren protagonista diren, Visual Thinling-ek lagungarria suertatzen da.

Barneratzen dugun informazioaren bi heren baino gehiago ikusmenetik jasotzen dugu eta gure etapa ezberdinetako irakasleak bat datoz haien azalpenak irudiekin egiten dituztenean ikasleak arreta gehiago ipintzen dute eta motibatuagoak daude, gainera, gerora, azterketa garaia iristen denean, edukiak hobeto gogoratzen dituzte paperean idazteko. DBH 3. mailan erreminta hau erabili dute elkarlanean gizarte zientziak eta plastikako ikasgaietan.