Arco Iris Antzerkia

 

La Salle-Legazpi ikastetxeko Arco Iris taldeak “Un tranvía sin raíles” lana antzeztuko du maiatzaren 17an, 19.00etan eta 22.00etan, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Sarrerek 5 euro balio dute, baina 18 urte azpikoek 3 euro bakarrik ordainduko dute. Jasotako dirua Proyde-Proega Gobernuz Kanpoko Erakundeari eta Urretxu eta Zumarragako hainbat elkarteri emango diete. Talde hau 2002an sortu zen eta urtero antzerki saio solidario bat egiten du.