Eskola ingeles azterketak

Kristau Eskola (ES299) dugu University of Cambridge ESOL Examinations erakundearen zentro azterketa-egile bat da Euskadiko irakaskuntza arautuan. Kristau Eskola eta Cambridge ESOL erakundeen arteko hitzarmen honi esker, Kristau Eskolako zentro guztiek, eta horien artean LA SALLEK, Britainiako unibertsitate ospetsuaren titulu aintzatetsiak eskain diezazkiekete beren ikasleei.

1. Young Learners English Tests (YLE) A2 maila arte

7 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduak daude eta horien xedea ingelesa ikastera animatzea eta bultzatzea da. (Starters – Movers – Flyers)

2. Key English Test (KET) A2 maila

KET izenekoa oinarrizko azterketa bat da, sarri erabiltzen diren eta eguneroko bizitzari aipamen zuzena egiten dioten ahozko eta idatzizko testuekin lan egiteko gaitasuna neurtzen duena.

3. Preliminary English Test (PET) B1 maila 

PET izenekoa maila ertaineko azterketa bat da, egoera ezagunei aipamena egiten dieten ahozko eta idatzizko testuekin lan egiteko gaitasuna neurtzen duena.

4. First Certificate in English (FCE) B2 maila

FCE izenekoa ertain-goi mailako azterketa bat da, naturaltasunez eta arintasunez eta zenbait gairen inguruan argi mintzatuz elkar komunikatzeko gaitasuna neurtzen duena.

5. Certificate in Advanced English (CAE) C1 maila

CAE izenekoa, berriz, azterketa aurreratu bat da, lanean eta ikasketetan ingelesez komunikatzeko gaitasuna neurtzen duena.

6. Certificate of Proficiency in English (CPE) C2 maila 
CPE izenekoa gaitasunen azterketa bat da (proficiency), maila aurreratua duten eta ia egoera guztietan oso ongi komunikatzen diren ikasleentzat prestatua.

Azterketen deialdiak

ABENDUA (matrikula irailean egiten da)
MARTXOA (matrikula urtarrilean egiten da)
EKAINA (matrikula otsailean egiten da)