Eskolaz Kanpoko Jarduerak

Gure ikasleek astean zehar egiteko eskolaz kanpoko jarduera eskaintza handia dute.

Eguerdian, jantokiaren ordutegiarekin bat eginik, zein arratsaldean, jarduera batzuetarako, gure gazteek aukera dute idazkera digitala, eskola kirola, xakea, abestabatza, robotika… bezalako jarduerak egiteko. Denbora pasarako zein aisialdirako ekimen zerrenda luzea.

Beste aldetik, helburu zehatzagoak dituzten beste ekimen batzuk ere baditugu. Besteak beste, badugu eskolaz kanpoko ingelesa ikasteko izen emateko aukera ere. LACUNZA enpresak Lehen Hezkuntzan irakasten du. Gure ikasleek azterketa ofizialetan parte hartzeko aukera dute. 

Beste aukera interesgarri eta zehatza NENOOS izenekoa da. Jarduera honetan HHko neska-mutikoek garunaren alde sortzailea eta adimenarena lantzen dute. Matematika, kalkulu mental eta abakoaren bitartez, ezezagunak izan daitezkeen hainbat trebezia lantzen dira.

 ANIMA ZAITEZTE!