Non gauden, nola iritsi eta historia apur bat

XVII. mendean jada La Salleko Juan Bautista zenbait irakasleekin elkartu zen hezkuntza era berezi batean bizitzeko asmoz. Geroztik La Salle ikastetxeak bizitzea tokatu zaien gertaera sozial eta kulturaletara moldatu dira.

Haur eta gazteen beharrei erantzutea izan da beti euren erronka nagusia. Behar gehien dutenenei gehienbat. Horretan laburbiltzen da Lasalletarren Hezkuntza Misioa deitzen dugun hori.

LA SALLE – LEGAZPI, La Salle Sarean dagoen ikastetxe kristaua da. Zumarragako herrian gaude, Donostiatik 65 kilometrotara gutxi gorabehera. Bertara iristeko, Gipuzkoako hiriburutik abiatuz, N – 1 errepidea (Gasteizeko norabidean) Zumarraga / Urretxu GI-2632 irteera hartu behar da. 1914. urtean inauguratua, gaur egun eraikin bat du (Iñigo Loiola kalea, 7).

1930. urtean, ikastetxearen asoziazio titularra (familiak), “Asociación de las Escuelas Legazpi”, eratu zen juridikoki. Derrigorrezko Heziketa duen ikastetxe hitzartua izateaz gain, beste zenbait zerbitzu ere eskaintzen ditu (jangela,  haurtzaindegia, aisia, eskolaz kanpoko ekintzak…).

Resultado de imagen de LIBRO LA SALLE ZUMARRAGA

Argazkian ikastetxearen historiaren liburuxka.