Haur Hezkuntza

Gure txikiei lehen pausoak ematen laguntzen diegu eta haien beharrak eta aukerak kontuan izaten ditugu.

3-6 urte bitarteko epea oso garrantzitsua da pertsonaren garapenerako, urte horietan baitu iragazkortasun handiena.

• Lasai egoten eta seguru sentitzen laguntzen dieten oinarrizko ohiturak lantzen ditugu.

Haien garapen orokorraren eta etorkizunekoaren oinarri diren zentzumenen eta mugimenduaren garapena, koordinazioa eta trebetasun fisikoak lantzen ditugu.

Bizikidetzan sortzen diren erreakzio eta behar afektiboei eta besteekin harremanetan jartzeko beharrei erantzuten diegu.

• Garapen kognitiboa estimulatzen dugu, bai neurologikoki (neuronen arteko konexioak) baita adimenarekin eta sormenarekin loturiko alderditik ere (hiztegia, datuak, jarrerak).

Haurrak oinarrizko prozedura akademikoekin harremanetan jartzen ditugu (irakurketa, idazketa, eraginkortasuna, ahozko adierazpena, informazioaren tratamendua, etab.), betiere garapen erritmo ezberdinak errespetatuz eta motibazio positiboa emanez, beren helburuak lortu ditzaten.

Hori guztia inguru berezi batean lantzen da, non elkarrekin jorratzen diren alderdi kolektiboa eta indibiduala, ludikoa eta formala, berezkoa eta zuzendua. Azken batean, etapa honetan helburua da ikasleek baliabide egokiak eta autonomia izan dezatela biziko duten ziklo berriari aurre egiteko eta nortasuna baloreeta gogoa” pizten zaie, helduentzat oso atsegingarria dena.

Jarrera eta jokabide pertsonalak esfortzua, ordena eta erantzunkizunean hezteko.

Hezkuntza maila hauetan aplikatzen diren berrikuntza programak: