Euskara indartzen

Ulibarri ikastetxeen hizkuntza normalkuntzaren gaineko programa da. 1996-1997 ikasturtean ipini zen martxan eta une honetan 400 ikastetxe inguru dira programan parte hartzen ari direnak. ULIBARRI programan sartutako ikastetxeek euskararen erabilera eta kalitatea indartzeko egiten dituzten ahaleginak berariaz babestuko ditu Hezkuntza Sailak. Ahal den neurrian, horrezaz gainera, euskararen erabilera zabaldu eta sendotzeko ekimenak baloratzeko irizpideetan lehentasuna emango zaie ikastetxe horiei. ULIBARRI programako ikastetxeen hizkuntza normalkuntzako proiektuek euskararen erabilera indartzea dutenez helburu nagusi, programan sartu nahi duten ikastetxeek, hortaz, beren hizkuntza normalkuntzako proiektua eratu beharko dute.

La Salle Zumarragak euskararen egunerokotasunaren erabileran lan egiten du eta normalizazio hau lortzeko Ulibarri programaren barnean gaude.

Euskara sustatzeko ekintza ezberdinetan parte hartzen dugu, bai herri mailan bai eskolen artean. 

  • Euskaltegia gurasoentzat
  • Kanpoko ikasleentzako euskara klaseak
  • Euskara eguna
  • Parketarra
  • Euskaraldia
  • Irakasleen formakuntza

Gure ikastetxearen Ulibarri programaren arduraduna Elena Lozano da.