Elkartrukea

Frantsesa ikasten ari diren DBH3ko ikasleek azken urteotan Baigorriko ikastetxe batekin gauzatzen dute elkartrukea.

Trukaketa programaren helburua gure ikasleek hiru urte hauetan zehar ikasitakoa benetazko egoeratan martxan jartzean datza.

Gure ikasleak frantses kulturan eta hizkuntzan murgiltzen dira Baigorriko hainbat ikasle eta familiekin astebete igaroz; eta, behin Zumarraga eta Urretxura bueltatuta, elkartrukea egin duten frantses ikasleei gure kultura, hizkuntza eta familia bizitza erakusten dizkiete.

Benetan esperientzia hezitzaile eta aberasgarria izaten da! Hizkuntzak ikasteko grinarekin jarraituz.